Zurgintza zikloetako ikasleen irteera

Zurgintza zikloetako 2. mailako ikasleek irteera egin dute, Bilboko BEC-en ospatzen ari den Egurtek, Nazioarteko Zuraren eta Arkitektura Forora. Era berean bidaia probestuz Durangoko XV.mendean jada zutik zegoen Uribarriko Andra Mariaren basilika ikustatu dute. Izugarrizko egurrezko eleizpea duen basilika, Euskal Herriko handiena.

EGURTEK (11.edizioa)

Nazioarteko Zuraren Arkitektura eta Eraikuntza Foroa

Egurtek arkitekto eta ingeniarientzat ezinbestekoa bihurtu da eta baita egurrarekin erlazioa duten sektoreko profesionalentzat ere. Nazioartean izen handia duten 80 hizlari baino gehiagok bere esperientziak partekatu dituzte gaur arte Batzarrera gerturatu diren guztiekin. Horrez gain, erakusketa-gune bat ere badu 50 parte hartzailerekin eta sektoreko elkarteen arteko topaketak eta Egurtek sarien lanak aurkezteko panelak ere jarri dira, besteak beste.

Andra Mariko Eleizpea

XV. mendean jada zutik zegoen Durangoko Uribarriko Andra Mariaren basilika. Izugarrizko egurrezko eleizpea du basilikak, Euskal Herriko handiena. Goiko egitura egurrezkoa da eta 11 zutabek, 9 pilastrek eta basilikako bi hormek eusten dute. Durangoko Bonbardaketan, eleizpea eta basilikako zatirik handienak ia osorik suntsituta geratu ziren. Gerra zibila eta gero egindako konponketen ondorio da gaurko basilika.

Honekin lotutako beste albiste batzuk: