| Easo Politeknikoko aho eta hortzen higieneko mintegia, Plaiaundiko dietetikako mintegiarekin eta Bilbao Ostalaritza Goi Eskolarekin batera, IMMUNOTASTE proiektuan murgilduta dabil aurtengo ikasturtean. Baina zer da IMMUNOTASTE?
IMMUNOTASTE osasunaren prebentzioa bilatzen duen berrikuntza-proiektua da. Izan ere, ahoko inflamazioa sarritan gradu baxuko inflamazio kronikoarekin erlazionatzen da eta hori, aldi berean, patologia orokor ugarirekin. Gainera, ikuspegi integral batekin, immunitatearen erregulazioa aztertu nahi du eta elikagai funtzionalen prototipoak sortu, horretarako goi mailako sukaldaritza teknikak erabiliz eta beti ere jasangarritasun-printzipioak oinarri hartuta. Berrikuntza-ekimen honen bidez, osasunaren, elikaduraren eta jasangarritasunaren arteko loturak aztertzen dira, diziplinarteko lankidetzaren garrantzia eta osasunaren prebentzioaren balioa nabarmenduz. |
Zurgintza zikloetako ikasleen irteera
Zurgintza zikloetako 2. mailako ikasleek irteera egin dute, Bilboko BEC-en ospatzen ari den Egurtek,…




