«Maitasunaren Jokoa» indarkeria matxista prebenitzeko ekimena

Gizarteratze zikloko 2. mailako ikasleek «Maitasunaren Jokoa» aurkeztu dute Donostiako Udaleko Gazteria Sailak Intxaurrondon antolatutako nerabeen arteko indarkeria matxistaren prebentzioari buruzko jardunaldietan.

Sorginlore eta Ikertze elkarteen laguntzarekin garatutako ekimen feminista hau gazteek gazteentzat sortua da, eta maitasunaren mitoak eta botere-harremanak lantzen ditu, indarkeria matxista prebenitzeko. Jardunaldiei esker, ikasleek beren esperientzia partekatu dute gazteriaren arloan lan egiten duten eragileekin.

Honekin lotutako beste albiste batzuk: