| Urriaren 28an, Sistema elektrotekniko eta automatizatuak eta Zibersegurtasun espezialitateko ikasleak Irungo Ficoba erakustazokan izan ziren Gipuzkoa IndustrySec-en seigarren edizioan parte hartzen.
Ziur erakundeak antolatu duen azoka honekin, ikasleek zibersegurtasun industrialaren eta adimen artifizialaren azken joerak eta berrikuntzak bertatik bertara ezagutu zituzten sektoreko profesional nagusien eskutik. Gure ikasleen prestakuntza teknologikoa aberasteko eta etorkizuneko lan-mundura hurbiltzeko aukera paregabea izan zen. |
ELIKARI 2026: elikadura-sektorearen prestakuntzari eta etorkizunari ahotsa emanez
Azaroaren 15ean, Donostiako GOe – Basque Culinary Centerren, ELIKARI 2026 topaketak Euskadiko elikadura-sektoreko profesionalak…




